Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Mallas Ucin »  Beste greba

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mallas Ucin

Orain mende laurdena beste greba handi bat

  (Arenas)

Gogoan geratuko zaie askori Mallas Ucineko greba hau, handia eta luzea izan baita. Orain dela hogeita bost bat urte ere beste greba handi bat izan zen herrian: egur-tailer guztiak geratu ziren, bat izan ezik. Besteak beste, jadanik desagertutako enpresa handi samarrak geratu ziren: Damaso, Azcue y compaņia, Pogu... Guztira, 600 bat lagun egon ziren lanik egiteke hilabete eta erdi luzean. Bi aldarrikapen zituzten: batetik, politikoa (frankismoaren amaieraren itzalpean bizi zen Euskal Herria), eta, bestetik, laborala (soldata igoera eskatzen zuten). Egur-tailerretako langile guztien artean eta enpresa haietako langileen ordezkarien artean batzorde bat osatu zen, eta azkenean, makina bat protesta egin ondoren (behin Urrestillako enpresa bateraino joan ziren 600 langileak manifestazioan), lortu zituzten aldarrikapenak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak