Mallas Ucin
Bi eskaintza nagusiak eta akordioa
Langileen hasierako plataforma
Horratx langileek greba hasieran eginiko eskaeretako nagusienak:
Esparrua: Langile guztiei eragingo die akordioak.
Iraupena: 2000ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Soldata: 2000ko soldata, 1999ko Kontsumo Prezio Indizearen balioa gehi 30.000 pezeta igoko da hileko.
Bajak: Soldataren %100 ordainduko da.
- astean zuzendaritzak eginiko eskaintza
Zuzendaritzak ez zuen grebaren hirugarren astea arte erantzun; proposamen nagusienak dira hauak:
Esparrua: Langile guztiei eragingo die, banakako hitzarmenak dituztenei izan ezik.
Iraupena: 2000ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Soldata: 1999ko KPI eta 22.000 pezetako igoera.
Baldintza: Eskaintza, greba uztearen baldintzapean.
Langileek eta enpresak adostutakoa
Hauxe da bi parteek adostutako akordioa, 25 eguneko greba eta gero:
Esparrua: Langile guztiei eragingo die, baldintza ekonomiko banakakoak dituzten eta enpresa-hitzarmenean adostutakoa baino gehiago irabazten dutenei izan ezik.
Iraupena: Urtebetekoa; 2000ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a artekoa.
Soldata igoera: %2,9ko igoeraz gain, hileko 22.000 pezetako igoera 14 saritan, eta beste 12 saritan hileko 9.300 pezetako igoera, baina pizgarritzat ez da joko azken kopuru hori.
Hitzarmen probintziala: Hitzarmen probintzialean biltzen diren eskubideak lotzaileak dira enpresako langile guztientzat; enpresa hitzarmen honek gainditzen dituenak indargabeturik
geldituko dira; enpresa hitzarmen honetan biltzen ez dena, berriz, Gipuzkoako Metal Hitzarmenaren arabera arautuko da akordioaren arabera.
|