Laburrak
: Erretratutan
Hasi da Gazteok Zer?!-en futbito txapelketa
Oraintxe dela ia hiru aste hasi da Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatutako futbito txapelketa. 25 bat ekipok eman dute izena bertan, eta finala jokatu bitartean Betharramistetan ariko dira partiduak jokatzen. Finala, aldiz, berriro herriko plazan jokatu nahi du Gazteok Zer?!-ek. Orain dela bi urte jokatu zen lehenengo aldiz txapelketako finala plazan (argazkian, txapelketaren azkeneko eguneko partidua). Gazteok Zer?!-ek txapelketa hau ez du antolatzen antolatzeagatik, baizik eta gazteen artean giro bat sortzeagatik eta elkar ezagutzeagatik, betiere aurrera begira egin daitezkeen gauzetarako indarrak bilduz asmoz.
|