Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Kale Gorrian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak : Besteak beste, gune bat eskatu du

Kale Gorrianek hiru proposamen udalari

Nerea Uranga

Kale Gorrianek 3P ezinbestekoak aurkeztu ditu. Etxebizitzaren eta eskariaren azterketa egitea eskatu du. Etxebizitza gunearen beharra proposatu du.

Kale Gorrian Etxebizitza Duinaren Aldeko Gazte Kolektiboak udalari zuzendu dizkion hiru eskakizunen berri eman du. Kale Gorrian «kezkatuta» agertu da gazteek etxe duin bat lortzeko dituzten arazoekin, eta, ondorioz, udalari epe motzerako hiru eskakizun zuzendu dizkio. Kale Gorrianen ustez, «etxebizitzaren arazoa gizarte arazo bat da, kolektiboa, horregatik guk udalera joko dugu proposamenekin. Egoera aldatzen hasteko 3P ezinbestekoak dira».

Hiru eskaerak

Hauek dira hiru eskakizunak: 1. Etxebizitzaren inguruko azterketa sakona egitea; 2. Etxebizitza eskariaren azterketa egitea; 3. Etxebizitzaren arazoari jarraipena egin eta irtenbideak bilatzeko gune bat sortzea.

Etxebizitzaren arazoari erantzuna eman aurretik, udalari azterketa sakon bat egitea eskatzen dio talde horrek. Azterketa udaleko teknikoek egin beharko luke Kale Gorrianen ustez, eta aztertu beharrekoa, berriz, etxe kopurua, egoera, prezioak, kostuak, merkatua, eskaintzak eta abar lirateke.

Etxebizitzaren eskaria aztertzean, «herritarren eta batik bat gazteen etxebizitza-eskaria aztertzea eskatzen dugu» Aipatutako eskariaren azterketan gazteen beharrak, nahiak eta bakoitzaren egoeraren araberako aukerak aztertzea, azterketa enpresa soziologiko batek egitea eta eskariak jaso ahal izateko herrian bulego bat jartzea eskatzen dute.

Kale Gorrianek etxebizitzaren inguruko gune baten «premia» dagoela uste du. «Guneak, udal taldeez gain, arazoari loturiko giza taldeekin osatua egon beharko luke». Gunearen eginbeharrak aipatutako azterketei jarraipena egitea eta arazoari irtenbide posibleak aztertzea omen lirateke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak