Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Joxin preso

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Presoak : Martxoaren 28an espetxeratu zuten Joxin Arruti, orain dela hamazazpi urteko kasu bategatik

Beste azpeitiar bat preso

Enekoitz Esnaola

Martxoaren 28tik preso dago Joxin Arruti herrikidea 1983ko kasu bategatik sartu dute espetxean Hamar urteko zigorra jarri dio espainiar epaile batek

 
1996ko urriko bi une pozgarriak
1996ko urriko bi une pozgarriak.  1996ko udaberrian itzuli zen Joxin Arruti Euskal Herrira (Baionara), deportazioa hautsita (Venezuelan zen). Urte hartako ekainaren 7an atxilotu egin zuten Baionan, 8an Espainiara kanporatu, eta lau bat hilabetean espetxean egon behar izan zuen, Carabanchelen (Espainia). 1996ko urriaren 15ean utzi zuen espetxe hura (goiko argazkian ageri da handik irteten). Handik lau egunera harrera-omenaldia egin zitzaion Azpeitian (goialdeko argazkian ageri da une bat). 

Azpeitiak beste herrikoseme bat du preso: Joxin Arruti (Juan Carlos Azpitarte Paterra da bestea). 1983ko kasu bategatik sartu dute Arruti presondegian, espainiar epaile baten ustez parte hartu zuelako Jesus Gibert enpresari azpeitiarraren bahiketan. Hamar urteko zigorra jarri dio.

Joan den urtean Espainiako Auzitegiak epai bera eman zuen, baina Arrutiren abokatu Iņigo Iruinek errekurritu egin zuen. Baina joan den martxoaren 16an epai hura baieztatu egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Ertzantza 27an joan zen Arrutiren bila, baina ez zuen aurkitu. Hurrengo egunean Arruti bera aurkeztu zen Donostiako Auzitegian, eta handik Martutenera eraman zuten.

Eskaerak udaletxean

Espetxeratzea zela eta, EHk mozioa sartu zuen udalean, eta martxoaren 29an tratatu zen lehenengo aldiz. Lau eskaera zituen EHren mozioak. Hauek ziren, laburbilduz: 1. Joxin Arrutiren espetxeratzea salatzea; 2. Haren senideei samina eta elkartasuna adieraztea; 3. Espainiako Espetxe Politikaren arduradunei Joxin Arruti, preso dagoen bitartean, Azpeititik gertuen dagoen espetxean egon dadila eskatzea; 4. Joxin Arruti preso dagoen bitartean, Azpeitiko Udalak haren sendiari hilero 45.000 pezetako laguntza ematea.

Ez zen orduan, ordea, ezer erabaki. EAJk eta EAk esan zuten ez zutela mozio hura ondo aztertzeko astirik izan, eta kontua apirilaren 5eko ohiko plenorako utzi zen (Uztarria apirilaren 3an eman genuen inprimategira).

.350 lagun manifestazioan

Ugariak izan dira herrian protestak Arruti herrikidea espetxean dela jakin zenetik. Egun berean egindako manifestazioan istilu batzuk izan ziren lagun batzuen eta Ertzantzaren artean. Martxoaren 31n ere izan zen manifestazioa, eta antolatzaileen arabera, 350 lagun bildu ziren orduan. Ikastetxeetan, berriz, Joxin Arrutiren atxiloketa salatzeko kontzentrazioak egin dira azkeneko egunetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak