|
|
|
Iritzia
: Akuilua
Ihauteri paradisuaz
Fernando Morillo
Duela egun batzuk, hainbat lekutako lagunak elkartu eta hor aritu ginen honetaz eta horretaz. Festak izan genituen hizpide. «Guk Sansebastianak ditugu», zioen donostiarrak, eta «Santotomasak ere bai». «Guk ere bai», gaineratu nion nik. «Ba, guk —zioen ordiziarrak—, guk Santiagoak ditugu». «Guk ere bai, noski», jakinarazi nion. Tolosarrak: «Ihauteriak». «Bai, bai; baita azpeitiarrok ere». Arrasatearrak, berriz, Maritxu Kajoi dutela. «Gure Elegante Egunaren parekoa», argitu nien. «Gainera, alboan ditugu Andramaixek eta Sanandresak. Eta jakina, gurea: Saninaziyuek». Gezurretan ari nintzaiela hasi ziren, hori guztia ezinezkoa zela. Beste azpeitiar batek berretsi behar izan zuen dena. «Zuek bai —esan zuten orduan aho batez—, zuek bai bizi zaretela!». Lurreko paradisutik hurbilen gu geundela bota ziguten bat-batean inbidiaz. Paradisuan! Eta gu konturatu gabe...
|