Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Ingurugiroa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Ingurugiroa : II. Ingurugiro astea egin berri da

Ingurune ibilbidean

Nerea Uranga

Ikastetxe, heldu eta enpresei bideratua izan da Ingurugiro astea. Udaletxe azpian hondakinei buruzko erakusketa izan da ikusgai. Enpresei zuzendutako goiz oso bateko ekitaldia ere izan zen Trenaren Museoan.

Enpresei zuzendutako eguneko une bat
Enpresei zuzendutako eguneko une bat.    (Nerea Uranga)

Bigarrengoz, aurten egin da II. Ingurugiro astea, Udalak eta 4R fundazioak antolatuta. Eta arlo desberdinei zuzendua izan da. Ikastetxeei heziketa programak bideratu zaizkie herriko azpiegiturak kontuan hartuz, Ingurugiro Etxea ikusiz, Trenaren Museoko transportearen gela berria ezagutuz. Udaletxe azpian hondakinen erakusketa ere izan da.

Helduak, azpiegiturok bisitatzera gonbidatzeaz gain, Lapatx zabortegia ezagutzeko aukera izan zuten. Bestalde, autoen azterketa egiteko Ecomovil gunea egon zen aste guztian igerileku atzeko aparkalekuan.

Enpresei goiz bat zuzendu zitzaien. Ekitaldian erantzun zibila, eraginkortasun energetikoa eta lehiakortasuna, produkzio garbia, Ekoeskan eta ISO 14.000 eta kalitate sistema eta istripuen aurreikuspena izan zituzten mintzagai. «Hamazortzi enpresek hartu zuten parte. Amaierako eztabaidan balorazio ona jaso zuen ekitaldiak. Kontaktuan jartzeko bada ere balio baitu. Gu AENOR, IHOBE eta Azpeitian Lantzen kontaktuan jarri ginen. Guztira 200 gonbidapen bidali genituen Azpeiti eta Azkoitiko enpresetara», esan digu Aitor Arangurenek, Ingurugiro Batzordeburuak (EA).

Datorren urterako, Ingurugiro astean asti gehiagoz antolatu nahi du Arangurenek. «Lau hilabete dira ingurugiro batzordea sortu zela, eta aurtengo ekitaldirako ez ditugu nahi beste gai jorratu. Zintzilik gelditu zaigun gaietako bat baserriarena izan da. Datozen ekitaldietarako astea indartu egin nahi dugu eta aipatutako gaiak jorratu».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak