Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Martin Alegria

“Kulturan oinarrituta gauza txukunek ein zezazkeau, baita ezteyek’e”

Iban Arregi

...eo Martin karterue; karta banatzen ikuste deu gehien-gehienetan, baño baita beste mille saltxatan’e. Han ta hemen, beti gure balore kulturalen postari deu Martin.

 

Nolatan hasi hitzean karta banatze hortan?

Bizitzeko lanien hasi ber! Eta postari baño lenuo gerra ondoko proletayo izendakue nauk. 19 urtekin bizkerrezurreko operaziyo gogorra izen nian, eta Bereziartua medikuek esan zikan: «Heuk ikusi, baño ofiziyoz aldatzen baek, heuretzat hobe».

Ta ofiziyoz aldatzen hasi ta kartero. Lagun batek esan zikan hiri pegatzeikela kartero izete horrek.

Hortan ai banauk, hori tokau zitekelako dek, eta tokautakue gogo biziz ein ber dek. Ni aitzurrekin biziko nitxuke mendiyen, baño...

Batekin eta bestiekin eoteko aukera horreatik pegatzeikela esan zikan lagun harek beak.

Ofiziyo soziala dek, baño aldi berien bakartiye’re badek. Jendiekin eote haiz, baño ez dik ematen denboraik ezertako. Ofiziyo bakartiye dek.

Kartero asko motorrien-da ikusten ditxiau, baño hi, azken aldien behintzet, beti oñez.

Ofiziyo hau lortu aurretik esan ziteaben derriorrez karneta atea ber niala, eta beharrai erantzunda, atea nian. Azpeitiko lehenengo motorizaue ni izen nituan, baño gaur egun Korreos-eko motorrakin ibiltzie heroismo bat dek: ez enbrageik, ez frenoik...

Ta, oingo karrue eo lehengo poltsie, ze nahio?

Postari bati jarri diyoten gauzaik onena karruen bi gurpil hoiek izen dituk.

Gaiz aldauta, hi zer haiz, nuarbetarra, azpeitiarra eo beizamatarra?

Nuarbetar, nuarbetar, nuarbetarra, hiru aldiz, Nuarbeko Martin nauk ni.

Azpeiti baño famosuo badek behintzet mundu zabalien.

Nuarbe beti nortasun haundiko herriye izen dek, bere buruen jabe, pobrie ta xesta egilie. Kostau eiñ zikok onartzie beste baten bille jun ber dule lan bille.

Azpeiti aldeko nuarbetarra haiz ordie, ta ez Beizama aldekue. Ordun, zeatik ezkondu hitzean Beizaman?

Nere jatorriye Beizaman daolako ta oso beizamatar sentitzen naizelako, Beizaman oso eroso sentitzen naizelako. Herri txiki batien ezteyek antolatzeko gai geala erakutsi zezakeau.

Gaur egungo ezteyekin zerikusi gutxi izen zian zuenak.

Euskal janzkeran oinarritu gituan. Betiko abarkak ta bruxe jantzi gabe, posible dek euskal janzkerekin dotore janzteko. Gure kulturan oinarrituta gauzak txukun ein zezazkeau, baita ezteyek’e. Neretzat ihauteri festa bat dek ezkontzie.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak