Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Gutunak »  Igerilekua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Estali gabeko igerilekua

Rafa Zubeldia eta Pablo Dominguez

Udaberria izanik, uda burutik kendu ezinik ibiltzea zilegia ez den arren, gai hau herriaren aurrean plazaratzea otu zaigu.

Aurreko legegintzaldiaren amaieran, guztiok ongi dakigunez, udalak estali gabeko «igerileku» baten berehalako eraikuntzaren informazio zuzen bezain koloretsua bidali zigun. Bertan, oso diseinu aurrerakoia zuen igerileku bat aurkezten zitzaigun: telebistak saltzen dituen 90-60-90 neurri desiratuak zuzen bezain egoki betetzen zituena, baina igeri egiteko beharrezkoak diren gutxieneko baldintzak betetzen ez zituena, eta, ondorioz, igerileku behar zuena txapuzoia hartzeko putzu bihurtuz.

Hala ere, eta zorionez, nahiz eta udalak berehala eraikiko zuela esan, obra hau ez da oraindik aurrera eraman. Horregatik, ezer egiten hasi aurretik, gure iritzia plazaratu nahi genuke Uztarriaren talaiaz baliaturik. Gure iritziz, herrian zerbait eraikitzekotan —eraiki behar bada behintzat—, balioanitza izango den instalazio bat eraiki beharko da, non uretan landu daitezkeen aktibitate guztiak edo gehienak behintzat aurrera eraman ahalko diren. Baldintza hauek ondoen betetzen dituen instalazio-mota Igerileku Olinpikoa deritzaiona da; hau da, 50x20m luze-zabalera duen lauki zuzena (gutxi gora behera) eta ekintza ezberdinak egiteko balioko duen beharrezko sakonera banaketarekin. Mota honetako instalazio ugari dago gure bazterretan (Ordizia, Bergara,...), eta ez dago bertaratu besterik informazio gehiago jaso ahal izateko.

Amaitzeko, jakina da okerretatik ikasten dela, eta gure herriak badu nahikoa eskarmentu kirol instalazioei dagokionean. Horrek, behingoz, zerbaiterako balioko ahal du, gero damutu ez gaitezen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak