Euskara
: Herriko EHEk justiziako egoera salatu du
Bai ofizialtasunari
Uztarria
Ostegun honetan, hilak 6, herrian da EHEren oinezko martxa. Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko nazio ibilaldia da. Hilaren 15ean bukatuko da, Bilbon.
|
|
EHEren protesta herriko epaitegi aurrean.
|
|
Apirilaren 1ean Baionan hasi zen martxa, eta hilaren 15ean Bilbon bukatuko da. Aste honetan, hilaren 6an —ostegunean—, Azpeitian da oinezko ibilaldia.
Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideek diotenez, «une honetan euskarari zor zaion lekua emateko garaia da; euskaltzaleok bat egin behar dugu Euskal Herri osoan gure hizkuntzaz bizi nahi dugunok behar eta merezi dugun lege-babesa aldarrikatzeko».
Horretarako, euskararen alde dauden indarrak antolatu beharra azpimarratu dute, «Madrigo eta Parisko gobernuek esaten dutenaren zain egon gabe». EHEkoen arabera, aspaldion ofizialtasunaren eskaria Nafarroara eta Iparraldeko herrialdeetara mugatu bada ere, «Euskal Autonomia Erkidegoan ere badago gabezirik». Haien ustez, «euskarari ezarri zaizkion esparru legalek ez dituzte inon bi ezaugarri betetzen: batetik, euskara ez dute Euskal Herri osoko hizkuntza nazionala eta ofiziala bezala izendatzen; bestalde, ez dituzte euskaldunon hizkuntz eskubideen aldarrikapenak bere maila gorenean egiten».
Ofizialtasunaren aldeko martxak hamabost etapa izango ditu, eta etapa bakoitzean mezu desberdina zabalduko da. Azpeitikoan, «justizia arloan euskarak bizi duen diskriminazioa» salatuko du EHEk. Azpeitiko epaitegian lanean diharduten epaileak erdaldunak direla gogorarazi dute talde horretakoek. Ibilaldia Bilbon egingo den manifestazioarekin amaituko da hilaten 15ean.
|