Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Apirila »  Argazki rallya

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Argazkilaritza : Urola Bailarako lehiaketan atera ziren, hilaren 2an

41 lagun argazki rallyan

Uztarria

Hilaren 2an egin zen Urola Bailarako Argazki Rallya. Ibilbidea Azpeitia eta Zumaia artekoa zen. Maiatzaren 6an izango da sari ematea.

Beste behin, argazkilarientzako egun aproposa antolatu zuen pasa den igandean Azpeitiko Argazki Elkarteak, Azpeitia eta Zumaia arteko Argazki Rallya antolatu baitzuen, eta partehartzea handia izan zen, 41 lagunek irten zutelako. «Azpeitiarrak ginen erdiak pasa», esan digu Joxe Ramon Larrañaga, Argazki Elkarteko lehendakariak. Zazpi gai zituzten, eta izan zuten arazorik bi gairekin, Larrañagak dioenez: «Olatuarena zen gai bat eta olaturik ez egun hartan! Arrantzaleena zen beste gai bat eta Zumaian orduan inor ez arrantzuan! Eskerrak hemen inguruan ibaian bazela arrantzalerik».

Lehiaketa bi mailatan banatu zuten: nagusien mailan jardun zuten batzuek, eta 16 urtetik beherakoak beste maila batean neurtu ziren. Lanak hilaren 19a baino lehen entregatu beharko dira. Eta maiatzaren 6an izango da sari ematea, Trenaren Museoan. Bllduma onenari 20.000 pezeta eta garaikurra emango zaio. 16 urtez beheko hiru bilduma onenei garaikurra emango zaie.

Ohiko sari horiez gain, hiru sari berezi ere banatuko dira: rallyko argazki onenari, fototeka argazki onenari eta herriko lehen sailkatu ez sarituari. Hiru sari hauen irabazleei ere argazki elkarteko garaikur bana emango zaie. Bada, beraz, denentzako aukerarik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak