|
|
|
Elkarrizketa
: Segabathor (musika taldea)
Baionan saria
Elkarrizketan dioten bezala, ahalik eta kontzertu gehien ematea da Segabathorren helburua oraingoz. Eta xede hori ari dira betetzen azpeitiar hauek. Izan ere, joan den urtarrilaren 14n Baionan Gazte Leiho maketa lehiaketaren hirugarren saria jaso zuen herriko talde honek —Anje Duhalde abeslari lapurtar ezagunak eman zien, hain zuzen, saria—. Arrakasta haren ondoren, Senperen (Lapurdi) eman zuten aurreneko kontzertua, urtarrilaren 29an. Horretaz gain, beste hamar talderekin batera, Agorilare-kin diska konpaktu bat grabatuko dute.
|