Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Joxe Arruti

“Neretzat karnabalak ez hituzke ezer´e izengo musikaik gabe”

Aitor Bengoetxea

...eo Zurubille; hola’re ezautzebe. Udal bandan ta txarangan iñork baño geyo putzein diyo tronpetiei festak alaitzeko; iye-iye mende erdi batien jardun du!

 

Zenbat urtekin hasi zinen tronpetie jotzen?

Beatzi urte nazkeala, mutil-koxkorretan.

Ta nolatan?

Oingo mouen, lagun kuadrillie hasi gitxuan orduen bandako zuzendaye huan Pako Gurrutxagakin solfeue ikixten, ta urtebete ikixi ta geo tronpetiei putzeiten hasi nitxuan.

Ordun, segituen ertengo zenun kalien lehenengo aldiz tronpetie jotzen, ez?

Etzak pentsau hain erreza izen huanik e!...

Ze ba?

Zuzendayek ez zitean kalien jotzen ertetzen utzi nahi, txikikiye omen nitxualako. Baño nik esan nitxoan uz-ten ez bazitean ez nitxuala geyo beñe azalduko ta ordun utzi ein zitean. Holaxe erten nian lehenengo aldiz.

Zein die herriko festaik earrenak?

Neretzako karnabalak, Saninaziyuek ta beste danak'e earrak baituk’e.

Asko aldauko zien ba karnabalak lehendiken, ez?

Asko aldau dituk bai. Lehen egun bakar batien ospatzen hituan, ta beste egunetan badakik zer zaoan: lana.

Egun bakarrien ordun e?

Ta gustoa! Txikiteo elegantie ta kaldereruek’ta geotxuo sortutakuek dituk; orduen ez giñian holakoik ospatzen.

Nola ba?

Guk txarangiekin egunpasa bat bezela eiten giñian. Goizetik hasi ta Santa Agedatan bezela eskien jarduten giñian izera batekin aurretik; bildutako diruekin bazkaye eiten giñian; arratsaldien zezenea jun ta bukau ondoren buelta txiki bat ta etxea.

Jendie nola jazten zan?

Guk txarangan geure alkondaye ta prakak jazten gitxian, ta lastozko txapel bat’eo beste. Urte batzutan jendie ez huan disfrazatzen, Frankon garaietan debekauta zaoan ta.

Zein zan ordungo momentuik polittena?

Politte izeten huan Santiyo kalie (gaur egun Frontoi-txiki ta parkie daona) itxi eiten ziabenien ta han zezena libre utzi, sokaik gabe.

Musika aldetik, zer da bereziye karnabaletan?

Karnabaletan musikiek garrantzi haundiye zaukek. Pieza asko zaudek karnabaletakuek ta betikuek dienak: ‘Lolita’, ‘Dira-dira’... Baño bereziyena ‘Sagardotegian’ dek. Kantu hau sagraue dek ta jendie ez dek beñe nazkatzen beakin.

Imajinatzen karnabalak musikaik gabe?

Horrek ezin dik izen, ez hituan karnabalak izengo. Karnabalak ez hituzke ezer’e izengo musikaik gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak