Laburrak
: Erretratutan
Bertso-antzerki jaialdi arrakastatsua
Arrakasta handiz egin berri da Izarraitz frontoian —otsailaren 26an— bertso-antzerki jaialdia, Kilometroak’00-ren alde. Azpeitiko hamahiru bertsolari aritu ziren (Imanol Lazkano, Joxe, Xebaxtian eta Beñat Lizaso, Angel eta Andoni Larrañaga, Joxe Agirre, Joxe Luix Gorrotxategi, Xabier Euzkitze, Jokin Uranga, Urko Egaña, Leire Ostolaza eta Haritz Etxeberria) eta herriko hauteskundeak zen gaia. 18an, berriz, mendiari buruzko hitzaldia egin zen KM’00-en alde; argazki txikian, Juanito Oiarzabal.
|