Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Iritziak »  Zuhaitzak eta negarrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Akuilua

Zuhaitzak eta negarrak

Fernando Morillo (Idazlea)

Ihauteriez hitz egin nahi nuen. Baina ez. Modernitatearen birus puta batek dena aldatzera behartu nau. Hamaika obrek zernahi hartu dute eta guk, zintzotasuna, lerdo izatearen sinonimo bihurtu dugu azkenaldian. Itxi begiak motel, eta sartu dirua patrikara! Lehenbailehen aberastu nahi dugu, azkarrago, azkarrago!, parean jartzen den edozer/edonor zapalduta ere. Nork egin zituen hitz leunak, inor mintzen ez dituzten horiek? Garrasi egiteko era berriren bat asmatu nahiko nuke, hitzak iristen ez direnerako.

Izan ere, biktima isilak dira beti ordaintzen dutenak. Anbulatorio aurreko zuhaitz negartiak, besteak beste. Zenbat ordu ez genituen igaroko jolasean bere adarren itzalpean! Izango dira argudio sakon eta zentzudunak mozketa justifikatzeko (aitzakiak koldarkeria gisa). Baina joder, nik zuhaitza nuen maite. Eta norbaitek hegoak ebaki dizkio.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak