Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Iritziak »  Loreak mendian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Azketako ura

Loreak mendian

Jabier Altuna

Loreak mendian egon behar dutela dioten kamisetak daramatzaten askok lehen pausoa behintzat ematen dute herrian dauden jardineretatik atereaz; baina, noski, gutxienez jardineretatik atera ondoren mendian landuko balituzkete, gaitzerdi; zoritxarrez, kalean uzten dituzte, ez kalean eta ez mendian egon behar ez luketen beste hainbat zakarrekin batera.

Gaizki hezita gaudenaren adierazpena; hori egiten dutenak ez daukate garbitasunaren beharra oso hausnartuta. Baina honen aurrean ezin daitezke esan: «Hau duk gazteria!» «Gure denboran hau ez huan gertatzen!», eta askotan entzuten ditugun antzekoak; itxuran behintzat ekologia hainbeste baloratzen duten heldu askoren seme-alabak dira honela dabiltzanak. Gurasoek pentsatu beharko lukete ekologiaren benetako baloreak erakutsi dizkieten. Kalean horrela ibiltzen direnak mendian kalean bezalaxe jokatzen dute, eta zerri eginda uzten dute.

Bi gauza aipatuko nituzke honi lotuta. Garbitzaileekiko dagoen ideia, batetik: «Horiek ere lana egin beharko dute, ezta?», esaten dizute askok, gure sirbientak izango balira bezala; eta ez Xoxoten eta ez Aitzgorrin ez dagoela garbitzailerik, eta mendizale elkartekoen (eta beste batzuen) borondateagatik izan ez balitz Olazko Amaren Plazatxoa emango luketela mendi horiek.

Ezagutzen dut Azpeitian lau urteko ume bat goxoki bati papera kendu orduko zakarrontzi bat non dagoen begira hasten dena; ume horren amak semeari erakutsi diona denok erakutsiko bagenieke, gure seme-alabei, kaleak eta mendiak garbiago bilatuko genituzke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak