Euskara
: Euskara Patronatuak antolatuko du
Euskaraz hobeto idazteko ikastaroa
Uztarria
Euskaraz hobeto idazteko ikastaroa antolatu Euskara Patronatuak. Hilaren 7an hasiko da, eta zortzi saio izango dira. Aurreko programak arrakasta handia eduki zuen.
Ezinbestekoa da idazterako garaian ondo idaztea da eta irakurlea mezuaz azkar eta ondo jabetzea, bestela idatzi hark ez duelako balio handirik izango. Horixe lortzea da Azpeitiko Euskara Patronatuaren Iturri-Onetik II programaren helburua, Patxi Saez euskara teknikariak esan digunez, eta ikastaro bat antolatu du horretarako.
Azpeitiko Euskara Patronatua —oraintxe dela urtebete sortu zen— aitzindaria da lan horretan, eta Iturri-Onetik I programan Zarauztik Azkoitia bitarteko 327 lagunek eman zuten izena.
Euskara lanean
Patronatuak duela pare bat aste egin zuen Iturri-Onetik II programa hasiko dela publiko, eta hori egin baino lehen jadanik 40 lagunek zuten emana izena. «Azpeitia eta Zumaiako lau talde dira, eta guztiak irakasleak dira. Hala ere, programa hau ez da dago zuzendua irakasleei soilik, kazetariek edota administrazioko langileek ere parte har dezaketelako; azken batean, lanean euskararekin jarduten dutenek».
Hilaren 7an hasiko da ikastaroa, eta astean saio bat egingo dute, bi ordukoa. Zortzi saio dira (aurreneko egunean Zumaiakoei emango zaie). 20.000 pezeta kostatzen da izena ematea.
Kontseiluaren hitzaldia herrian
Euskal Herri mailan euskararen normalizazioan murgildurik dabil Kontseilua, eta maiatza arte 62 herritan izango dira, plan estrategikoa azaltzen; haien artean Azpeitian izango da, hilaren amaieran edo apirilaren hasieran. «Oso garrantzitsua da herritarrek parte hartzea», diote Kontseilukoek. «Gizarteak geroa euskaraz nahi du, eta orain hori gauzatzeko bidea hartu du».
|