Ihauteriak
: Berrikuntzak
Parkearena nabarmena
UMEENTZAT PARKEA
Sokamutur garaian umeentzat parkea egongo da, Olazko Amaren Plazan, astelehenean eta asteartean, umeek ere goza dezaten festaz.
UMEENEAN ZOZKETARIK EZ
Umeek mozorroen desfilearen amaieran plazan ordubete inguru pasa ez dezaten saria zeini tokatu zaion jakiteko, aurten ez da zozketarik izango. Denei zerbait emango zaie.
MUSIKA TALDE MUGIKORRA
Igande karnabal gauez musika taldea kioskoan ez ezik, kalean ere ibiliko da, festei kale-giro hori emateko.
MUSIKA ESKOLA ITSASIREKIN BATERA
Artzain eta inudeetan musika hobeto entzuteko, txarangaz eta Itsasiko musika taldeaz gain, Musika Eskolakoak ere ariko dira.
HELDUEN MOZORROAK
Lehen aldiz alderdi politiko bakoitzeko bina ordezkarik osatuko dute epaimahaia.
|