Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Ihauteriak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Ihauteriak : Arratsaldez umeek parkea izango dute

Berrikuntza batzuk

Uztarria

Ihauterietako egitaraua oinarrian igoala den arren, aurten badira aldaketa batzuk. Umeek parkea izango dute arratsaldez, igandean izan ezik. Udalak denei eman nahi izan die aukera.

Bi ume, astelehen karnabalean, mozorrotuta. Aurten ez dago zozketarik.
Bi ume, astelehen karnabalean, mozorrotuta. Aurten ez dago zozketarik..    (Joxe Ramon Larrañaga)

Bigarren legegintzaldia du Azpeitiko Udalean zinegotzi gisa Javier Beobidek (EA), baina orain Festa Batzordeko buru bezala —lehen Kiroletakoa zen—, eta aurtengoan hari egokitu zaio Ihauteriak antolatzea. Festek igoalak segitzen dute oinarri-oinarrian, aldaketa handien beharrik ez dutelako, baina aurten badaude berrikuntza batzuk, Beobidek berak esan digunez. «Sokamutur garaian umeentzat Olazko Amaren Plazan parkea egongo da eta esan genezake hori dela aldaketarik nabarmena». Festek denentzako izan behar dutelako egin omen dute aldaketa hori; «izan ere, sokamuturra herrian erdi-gune osoan ibiltzen da, eta haurrak dituzten gurasoentzat zaila da umeekin kalean ibiltzen garai horretan. Horregatik ipini dugu haurrentzat parkea, haiek ere aukera izan dezaten arratsalde partean Ihauteriez gozatzeko».

Egitarauan badaude beste berrikuntza batzuk, ondoko atalean ikus daitekeen bezala.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak