Gutunak
Ikusi dut Karnabaletako programa eta...
Maritere Odriozola
...eta horixe, gustora. Alegia, fenomeno. Hau da, mundial. Bi hitzetan: oso ederra. Eta galdera bat: hori ateratzea (papera, inprentako gastuak...) zenbat kostatuko zaio udalari? Zenbat erreal? Saninazioetakoarekin alderatuta, batere ez. Eta azkeneko galdera: orain gustora bagaude (festetako giroa eta edukia baita garrantzitsuena), zertarako gastatu behar ditu udalak Saninazioetan inprenta gastutan ia lau milioi programa ateratzeko?
|