Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Gutunak »  Lan istripuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Lan istripu gehiagorik ez!

Azpeitiko LAB Gazteak

Lan istripuen etengabeko hazkudean gazteok ere protagonista zuzenak izaten ari gara. Prekarietatea eta hazkunde honen lotura zuzena datuek berresten dute, baina estatistika hotzen gainetik, honetan, 26 urteko gazte baten heriotza salatu beharrean gaude. Otsail hasieran Marcial Ucin enpresan lanean zegoen Kubinper enpresako langilearen heriotza, hain zuzen ere.

Etekinak ugaltzearen truke, behin-behinekotasuna, lan baldintzen okertzea, lanorduen luzapena edo soldata txikiagoekin lan egitera behartzen gaituzte, langabeziaren mehatxua eskuartean etengabe edukiz. Lan baldintzen mugarik gabeko degradazioan, prekarietatearen alde bortitzenetakoa segurtasunik gabe lan egitera behartzea da. Eta ondorioa, kasu honetan, gazte baten heriotza.

Heriotz hau salatzeaz gain, irtenbideak exijitzen ditugu. Lanean segurtasuna bermatzeko neurriak. Baina enpresarien interesak soilik asetzen dituen lan harremanen eredua izanik gertakari hauen oinarrizko arrazoia, irtenbidea eredu honen sakoneko aldaketatik etorriko da. Lanpostu duin bat edukitzearen eskubidea bermatuko duen eredu baterantz urratsak ematea exijitzen dugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak