Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Everestera

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Mendia : Aurki abiatuko da Oiarzabalekin-eta

Josu Bereziartua, Everestera laugarrenez

Maite Etxaniz

Josu Bereziartua Everestera abiatuko da hilaren erdian. Euskaldun eta katalan batzuekin doa, TVErako programa grabatzera. Hiru aldiz izana da; 92an, goian

Josu Bereziartua
Josu Bereziartua.    (Egunkaria)

Laugarrenez izango da aurten Josu Bereziartua herrikidea Everesten, munduko mendirik altuenean (8.848 metro). Hilaren erdian abiatuko da alde hartara, eta taldekide izango ditu euskal mendi-goizaleak (haien artean da Juanito Oiarzabal handia; munduko hamalau zortzimilako guztiak eginak ditu), katalanak batzuk eta Espainiako Telebistako Al filo de lo imposible saiokoak. «Programarako irudi batzuk grabatzera goaz», esan dio Josu Bereziartuak Uztarriari.

1990ean, 1991n eta 1992an ere izan zen azpeitiar mendi-goizalea Everesten: 1990ean Sagarmatha euskal espedizioarekin, 1991n Azpeitikoarekin, eta 1992an Amaia Aranzabal neskalagunarekin eta Joxe Urbieta Takolo herrikidearekin. Eta, hain zuzen, azkeneko espedizioan tontorrera heltzea lortu zuen, pare bat aste lehenago Cho Oyura (8.201 metro) heldu ostean.

«Oraingoan, printzipioz, ez dut tontorra egiteko asmorik. 8.300 metrora heltzeko asmoa bai, irudi batzuk-eta grabatzera, baina hortik aurrera... Baina, tira, ondo baldin banago, akaso saiatu egingo naiz», dio Josuk. Azkeneko asteetan jo eta fuego jardun du prestatzen, «baina ez da erraza jakitea nola erantzungo dizun han gorputzak, segituan jartzen zarelako bost mila metrora, eta horiek jada metro asko dira».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak