Pyrena
Martijaren zorte txarra
Andoni Azpillaga Banana-z gain, Luis Martija eta Igor Uria azpeitiarrak ere izan dira azkeneko Pyrenan. Martijak musher moduan irteteko asmoa zeukan, Azpillagak irten duen moduan, baina azkeneko orduan zakur bat gaixotu egin zitzaion, eta ez zuenez besterik —gutxienez zortzi zakur behar dira han irteteko—, ezin izan zuen musher irten. Salvador Luque nafarraren laguntzailea izan zen, eta hamargarren bukatu zuten.
|