|
|
|
Udala
: EH
Lehentasun mailan dago koska zenbait arlotan
ĞAipatu nahi genuke programa adostu horretan asko direla begi onez ikusten ditugun funtzioak eta helburuak. Azken batean egitasmoak dira, asmoak. Nola ez bat etorri Babes Ofizialeko Etxeak eraikitzeko asmoarekin edota Hirugarren Munduari laguntzak ematearekin, edo gazteriaren beharrei erantzungo dien plangintza burutzearekin...? Koska dago, asmo bakoitzak izango duen lehentasun eta prioritate mailan, aurrekontuetatik zenbatekoa eskainaiko zaion, non-nola-zenbat... izango diren babestutako etxeak, %0,7ra helduko diren laguntzak, gaztegune edo gaztetxea sartuko den plangintzan. Eta horrela ia dena.
Azpeitiko Euskal Herritarrok-eko udal taldeak oraindik onartzeko dauden 2000. urteko Udal aurre-kontuetan dauka erronkarik gertuena. Hor ikusiko da, hein handi batean, baten eta bestearen lehentasunak zertan mamitzen diren, zenbateraino hurbiltzeko kapaz garen gure programetako hitz dotoreak egiteetara. Lanerako gaude eta jakin badakigu komunitate orekatu bat eratu nahi badugu lankidetza esparruak zabaltzen saiatu behar dugula alor guztietan. Gero eta gehiagoğ.
|