Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  EH

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : EAJren eta EAren udal programari erantzun dio

EH: «Programa eskasa»

Uztarria

Programa «eskasa eta azken urteetako politikaren jarraipena» da EHren ustez EAJk eta EAk osatutakoa. EHren iritziz, «badirudi EAJk eta EAk ez daukatela lehentasunik». Helburu orokorrak omen dituzte. Euskal Herritarrok da Azpeitiko Udalean oposizioan dagoen alderdi bakarra; sei zinegotzi ditu.

Euskal Herritarrok-ek lehengo urteko udal hauteskundeetara aurkeztutako zerrendakoak
Euskal Herritarrok-ek lehengo urteko udal hauteskundeetara aurkeztutako zerrendakoak.   

Abenduaren bukaeran osatu zuten EAJk eta EAk hurrengo lau urteetarako udal programa, eta programa hari erantzun dio orain EHk. «Akordioa guztiz legitimoa da, nahiz eta, gure ustez, ez izan Azpeitiko herriak une honetan behar zuena», esanez hasten du EHk aldizkari honi bidalitako idatzia. «Denbora izango da batzuei eta besteei arrazoia eman edo kenduko diguna». Jarduera-oinarriak eta batzordeetako helburuak aztertu ditu EHk, eta, oro har, «balorazio eskasa» egiten du oposizioko alderdi bakarrak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak