Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Bertsolaritza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Bertsolaritza : Azpeitian bederatzi saio izango dira

Bailarako bertsolari gazteak postre

Josu Azpillaga

Bertsolari gazteak trebatzeko ekimen bati eman zaio hasiera. Soziedadeetan ariko dira kantari. Herrian jada izan da saio bat, eta beste zortzi ere izango dira azaroa bitartean.

Urola Kostako Bertso Eskolako koordinazio taldeak bertso-afariz osatutako plangintza bat abian jarri berri du. Helburua, «bertsolari gazteei saioak, plazak eta ondorioz, konfiantza ematea da», taldeko partaide eta bertsolari ere baden Urko Egañak aipatu digunez. «Protagonista bertsolari gazte horiek dira, baina izenik aipatu ez arren bertso eskoletan poliki aritzen diren gazteago batzuk ere animatu nahi ditugu kantatzera. Eta noski, afaltiarren bat ere animatuko da».

Herri guztietako elkarteetan izango dira bertso-afariak, otsailean hasi eta azaroa arte; Azpeitian jada izan da bat. Elkarteak leku egokiak omen dira, «izan ere leku goxoak dira, 40-60 lagun elkartzeko modukoak, tamaina egokia». Elkarteek eman dieten erantzunarekin «oso gustura» daudela dio Urkok, «afaria prestatzeko ardura eurena baita». Dena dela, elkarteetan izan arren, afariak guztientzat irekiak dira.

Aurrera begira beste bailaretako bertsolariekin nahasteko asmoak dituzte. «Formula hau beste zenbait lekutan ere erabili izan dute, eta oso emaitza onekin». Bukaeran bertso-afari bat antolatuko dute parte hartu duten guztiekin, bertsolari eta bertsozale, elkarteko lagun eta gainerakoekin. Mahai baten bueltan, betiere.

Azpeitiko saioak

Eguna Elkartea Bertsolariak

Otsailak 11 (Txalintxo) Beñat Lizaso, Haritz Aranburu, J. Joakin Aizpurua

Martxoak 31 (Landeta) Haritz Etxeberria, Iñigo Izagirre, Nahikari Gabilondo

Apirilak 14 (Gure Ametsa) Haritz Aranburu, Beñat Lizaso, Urko Egaña

Maiatzak 5 (Oilosoro) Imanol Epelde, Julen Zulaika, Andoni Larrañaga

Maiatzak 26 (Inpernu) Urko Egaña, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga

Irailak 15 (Batzokia) Mantxi, Haritz Aranburu, Andoni Larrañaga

Irailak 22 (Arroitia) Iñaki Gurrutxaga, Imanol Epelde, J. Joakin Aizpurua

Urriak 13 (Zelai-luze) Mantxi, Jokin Uranga, Leire Ostolaza

Azaroak 3 (Harkaitza) Andoni Larrañaga, Imanol Nahikari Gabilondo

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak