Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Martxoa »  Sokamuturra »  Botijo

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Ihauteriak: sokamuturra : ‘Botijo’-k dauka errekorra: 13 urtean segidan etorri zen; hiru urtekoa da batez bestekoa

“Zezen argia zen Botijo”

German Rekejo, belauniko, `Botijo´-ren aurrean, 1981ean
German Rekejo, belauniko, `Botijo´-ren aurrean, 1981ean.   

Zezen mitiko bihurtu zen ‘Botijo’ Azpeitiko sokamuturrean, hamahiru urtean segidan etorri zelako. ‘Azpeitia’ eta ‘Castro’ zortzi bat urtean etorri ziren. Gaur egun hiru urtekoa da batez bestekoa.

1971n etorri zen ‘Botijo’ lehen aldiz. Hasieran ‘Camalento’ eta biak baino ez ziren ibiltzen herriko kaleetan, «garai haietan sokamuturra laburragoa zelako, bi ordu eta erdi ingurukoa», dio Fernando ‘Pikua’-k. «Etxe-Zurinekoan atera eta Errotan aldatzen genuen lehen zezena, eta bigarrenak bukatu arteko saioa izaten zuen». Gaur egun zazpi zezen ateratzen dira. ‘Botijo’-k egun berean bigarren aldiz ere irten behar izan zuen batzuetan, eta Anton ganaderoak gogoratzen duenez, «bigarrengoan ez zen ibiltzen lehenengoan bezala, baina orduan ere ez zuen hutsik egiten».

Idisko ona baitzen ‘Botijo’. «Ez zen oso handia, kilo askorik ez zeukan, baina sendoa zen», dio Antonek. «Ibiltaria zen sokan, eta azpeitiarroi halakoak gustatzen zaizkigu», iritzi dio ‘Pikua’-k. «Bertako zezena zen, eta argia. Eta orduan zezen gutxi zegoenez, destakatu egiten zuen. Igoal gaur ez litzateke horrenbeste nabarmenduko», Antonen ustez. ‘Pikua’-k dioenez, «bazekien sokakook non geunden eta ez zuen toperik jotzen».

Hemeretzi urte zituela «kendu» zuten ‘Botijo’, Antonek oroitzen duenez. «Osasun kanpaina hasi zen orduan, eta barrua eta dena ondo zeukan arren, odolean zerbait zuela esan ziguten eta kendu beharra eduki genuen. Baina ondo zegoen. Hil aurreko urtean, adibidez, kapan ibili zuten Portugaleten, eta gure ‘Botijo’ han ere ondo».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak