|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
Alday, Morillo eta Izagirre, sarituak Euskal Herrian
Xabier Alday, Fernando Morillo eta Naiara Izagirre azpeitiar idazle gazteen lanak sarituak izan dira azken aldian. Aldayk bi sari irabazi ditu: Arabako Foru Aldundiak antolatu Aldekoa Lehiaketa garrantzitsuan lehena izan zen ipuinen arloan; Zumaian, berriz, Julene Azpeitia Lehiaketan, bigarren ipuin arloan. Morillo bigarren izan da Elhuyar Sarian artikuluen arloan (argazkian, erdikoa). Izagirrek (Karmelo Etxegaraikoa) Euskaltzaindiko Azkue sariko bigarren saria irabazi du narrazioan gaztetxoen artean.
|