|
|
|
Argazkitan
|
|
Gazte-gaztetatik.
Iturbide-k gazte-gaztetatik izan zuen trikitiarekiko zaletasuna. 1933ko argazkia da goikoa, eta ezkerrekoa da Iturbide -23 urte zituen orduan-. Bestea, Maariya Txiki.
|
|
|
|
`Auntxa´, ohiko bikotekidea.
Antonio Aranaga Auntxa zuen Iturbidek ohiko bikotekidea. Makina bat aldiz ibili ziren bi hauek han eta hemen, giroa ona zabaltzen betiere.
|
|
|
|
Anaiarekin ere bai.
Beste hainbat lagunekin ere ibili zen Iturbide. Bere anaiekin, kasu. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Bitarte zumaiarra, Auntxa, Joxe Mari Arregi anaia eta bera.
|
|
|
|
Mendian ere aitzindaria.
Trikitian ez ezik, mendian ere aitzindaria izan zen. Lagun Onak M.B.ko lehendakaria izan da (1955-1958). Argazkian, Martin Zabaletarekin, 1980an, Azpeitian.
|
|
|