Iritzia
: Akuilua
Neguaren azkena?
Fernando Morillo (Idazlea)
Urtarrileko aldapa gora pasa berri dugu, danbor-hotsak lagun. Edozein aldapa gora igotzea beti da nekagarria... baina, gerora begira, guztiz ezinbestekoa. Orain zer datorren? Ba, dirudienez, pendiz gehiago. Otsaila, hotz-hila da. Edota otso-hila, berdin du, biak pareko kaltea dakarte eta. Beste pixka batean eusten jarraitu beharko dugu, nonbait. Neguak dirauen bitartean, udaberriaren zain itxarotea baino ez da geratzen. Itxaron bai, baina inoiz ez geldi egonda gero! Hala hotzak nola otsoek bertan akabatuko gintuzkete eta.
Danborren oihartzuna oraindik barruan dugula, hortxe bertan diren ihauterien mozorro-festarako prestatzen joan beharko dugu. Mozorrotik mozorrora, edonola ere. Baina nahitaez gerra-danborrak jo behar izatetik, norberak libreki, nahi duen bezala janztera, badago aldea. Eta aukeran, bigarrena nahiago. Noski.
|