Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Otsaila »  Iritziak »  Autoak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Autoak gure herrian

Xabier Alday

Ez dut uste beste inon Azpeitian bezainbeste Audi ikus litekeenik kalean. Ezagutzen ditut duela pare bat urtetik egunean hamaika-hamabi ordu bitartean lan eginez, irabazi duten diru guztia bigarren eskuko Audi batean xahutu dutenak. Azpeitiarron xarma! Egia izango da kotxe batek pertsona jantzi egiten duela, arropek egiten ez duten bezala. Gutxienez, benetan behar ditugunean bakarrik erabiliko bagenitu ez legoke gaizki. Agian, amorrazio une batetik baino gehiago salbatuko gintuzten, aparkatutako lekuan, goxo-goxo utzita. Ezagutzen dut etxean telebistarik ez duten sendirik, ez ordea kotxe bat, edo bi eta hiru, ez dituztenik. Aparkatzeko arazo larriak ditugu herrian, eta garajerik ez dutenek, maiz, zortziretatik zortzi t’erdietara bitartean, Astotegitik hasita Pablo VI-ra bueltaka ikusten ditut, afaria platerean hozten ari zaien bitartean. Aspaldian, Betharramitetako jolaslekua aparkaleku bezala erabiltzen dela eta Zelai-Luzen lurpeko aparkalekuak egitekotan dabiltzala dioten zurrumurruak baztertuta, azpeitiarrak garen bezalakoak garelako edo, nire arreta herriko alde zaharraren peatonalizaziorantz eraman nahi nuke oraingoan. Lehengo batean, Zarauzko nire lagun batek, ustekabean Zuhatz tabernako koskara salto egin behar izan zuen Erdi Kalean gora ziztu bizian ezkutatu zen auto batek bertan behera zapalduko zuelako bestela. Bi auto zabalean sartzen ez diren karrika estuotan, oinezkoak nagusi izan beharko genukeela deritzot, edo auto-gidariok apur bat begirune handiagoa gorde beharko genukeela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak