Ingurugiroa
Ingurugiro ekipamenduak Azpeitian
Ingurugiro Etxeak urtebete
Abenduan urtebete bete zen Ingurugiro Etxea ireki zela Azpeitian. Urte horretan zehar hainbat eta hainbat bisitari izan zituen; batik bat Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetakoena. «Heziketa eta sentsibilizazio gunea da» hura. Lau gela berezitu ditu, eta haietan, maketen eta hormiduren bidez, hamasei unitate tematikoetako gaiak ikus daitezke. Horrez gain, bideogela, diaporama, liburutegia eta bilera-gela ere baditu Ingurugiro Etxeak.
«Eskaintza integrala»
Udalak bultzatuta, Ingurugiro Etxeaz gain herrian badira beste hainbat ingurugiro-ekipamendu (goiko irudikoak), eta haiekin guztiekin «ingurugiro-hezkuntzarako eskaintza integrala diseinatu ahal izan da».
|