Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Otsaila »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Leire Ostolaza

“Oin behintzet nik bazekinet bertso osue botako detela”

Jaione Unanue

Bertsolaye. Lehen bertsolai frustraue izetekotan eon zen, nolabait utzi ein zulako mundu hori. Baño berriz hasi, ta hor aileau da Gipuzkuko Txapelketako finalerditaño, earki kantaiez.

  (Egunkaria)

Nola hasi hitzenan bertsotan?

Neure kasaka. Jarri gai bat ta idatzi. Ez natxakenan bapateko bertsolai izeteko inungo asmoik. Nei bertsuek irakurtzie ta idaztie gustatzen zitenan, ta orduen intentatzen ninen bertsue perfekzionatzie.

Lehen eskolartekuen parte hartu hunanien, hi enterau gabe eman omen zinaben heure izena.

Bai, hamabost egun lenuo abixau zitenan irakasliek apuntaute neuela, ta jun ein ber nula. Ta ni netxonan biziyen bapatien bertsoik kanta gabe.

**Ta finalea iritxi, ta gañea bigarren geldiu, ez?**

Bai, hala gertau hunan, bai.

Azkenengo Gipuzkuko Taldekako Txapelketan antzeko gauzie gertau omen hunan...

Bai, izena ematie izan hunan iye obligaute. Imanol Lazkanok’ta esan ziteabenan o danok erteten ginela eo inor ez. Ta Azpeiti bezelako herri baten hori ezin zala ta... Berko erten!

**Ta azkenien semifinaletaraño alleau, aizan!...**

Bai. Neuk espero baño hobeto. Gañea Xebaxtian [Lizaso] tokauta taldien, neure artien esaten ninen: “Lehenengo aldiz jungo naun ta Xebaxtian bat aurreneko kanporaketan kalea jungo den nere kulpiatik”.

**Txapelketa jun baño lenuo ein hunan tarte bat bate kantau gabe. Zeatik?**

Osinaldea jun nitxinan bitan, ta baten finalea alleau’re bai. Baño biziko ridikulue ein ninen, bertsotan itxiltzen, nerbiosa... Ta orduen esan ninen nik geyo ez nula bertsoik kantauko. Geo kriston bildurre jende aurrea erteteko!

Orduen, gutxi kantau arren, asko idaztiek eman ditxin bere fruituek, ezta?

Nik zekinet bakarrik idatziyei eskerrak ikixi nula bertsotan. Hor zion oinarriye. Bakarkako lana derrigorrezkue dala iruitzen ziten. Nahiz ta bapatien ez jardun, banaukenan idazte horreatik hitzek erabiltzeko erreztasune.

**Gau Txoriko bertso eskola alternatibuek ondo futzionatzen ziñan lehen. Heuk’e bertan jardute al hunan?**

Bai, bai.

Ta, ze, han plazan hobeto?

Segun ze tamañotaño eaten hunan. Sagarduekin pixket bixitute eundoko inderra ta lotsagabetasune jartzen zan; horrek bai laguntzen dula! Baño hortik aurreakue arriskutsue den.

Oin gogo handiyouekin al hao?

Oin ja ez naun juten bertso saio batea pentsatzen bertso erdiyekin ixildu eingo naizela. Igual bertso txarra ertengo din, baño bazekinet osue botako detela behintzet.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak