Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Otsaila »  Gutunak »  Zaborra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Hainbeste zabor ontzi... zertarako ote?

Jon Arratibel

Ingurugiroa, erreziklaia, produkto ekologikoak... A ze lelokeria! Hori bera pentsatu zuen Azpeitiko Udaleko langileak, hainbeste poltsarekin nindoala ikusi zuenean. Azalduko dizuet: aurreko milurtekoko egun bat zen, abenduaren 29a, eta goizeko hamaikak inguru. Ni etxetik atera nintzen, eskuetan lau zabor poltsa nituela, egungo jarduerak agindu bezala: poltsa batean zaborra, latak beste batean, beirak hirugarrenean eta papera azkenekoan. Babalorea izan behar da horrela ibiltzeko, ez al zaizue iruditzen?

Zabor poltsa zegokion lekuan utzi ondoren, Euskalerria auzoko Eroski parean dauden zakar ontzietara abiatu nintzen, gainontzeko hiru poltsak zegozkien lekuetan uzteko asmoz, zabor ontzi berde, urdin eta horian, hain zuzen ere. Udaleko kamioia hantxe zegoen momentu hartan, zabor arrunta jasotzen, eta aldamenetik pasa nintzenean langileetako batek eskutik kendu zizkidan hiru poltsak. Eskutik kendu zizkidanak begiz aztertu, eta «igual dek!» esan ondoren kamioira bota zituen, zabor arruntarekin. Harriduraren harriduraz ezin izan nion hitzik ere esan Udaleko langile hari, ezin esan nuen deus ere adierazi, baina gure sukaldeetako arraskapetan antolatzen ditugun horrenbeste poltsarekin babuarena ez ote dugun egiten pentsatzeari ekin nion, azken batean denak «igual baitik!».

Eskutitz honen bitartez zera eskatu nahi nioke alkateari, herritar tontooi arren adierazi diezagula benetan «igual dion», eta bestela erakutsi diezaiela langileei izan behar duten portaera izaten; izan ere, ez dio igual, ezta?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak