Gutunak
Sokamutur garaian karrerak irekita
Joxe M. Etxeberria
Sansebastianetan ere ikusi dugu sokamuturrean ibiltzen garenok gero eta karrera gehiago daudela itxita, eta hori ez zait batere ondo iruditzen. Eskaera sinplea dut: udalak ez dakit exijitzerik baduen, baina tinko eska dezala zezena dabilen kaleetako karrerak irekita egotea. Gainera, oker ez banago, kalte posibleak udalak ordainduko lituzke.
|