|
|
|
Elkarrizketa
: Imanol Elias
Lan egiteko metodo bat
Azpeiti eta Azkoitiko udalen eskutik argitaratu dituen bi liburuetan egitura beretsua mantendu du Imanol Eliasek, eta horrek lanak erraztu dizkio azken horretan: «Azkoitikoan abantaila bat izan dut: Azpeitikoaren egitura berbera mantendu dudala». Metodologiaren inguruan galdetu diogu, ea nola lan egiten duen, zer egiten duen datu horiek guztiak biltzeko: «Lehenik eta behin, herri baten historia idazteko oso kontuan hartu behar diren lehenengo gauza, akta liburuak dira. Akta liburu horiek sarri-sarri erabiltzen ziren garai haietan, eta herriaren berri guztiak azaltzen dira, eskaerak eta udalaren erabakiak eta horrelakoak ere bai».
Aktak banan-banan begiratzeak lan handia ematen diola dio, baita hori baino gehiago egin behar dela gaineratu ere: «Askotan, akta liburu horiekin bat egiteko diru kontuen artxiboa ere aztertu behar da, han azaltzen direlako ordaindu diren edo ez diren».
|