|
|
|
Gizartea
: Pastorkua-k nahi gabe, publizitatea sartu diote aldizkarian
Guardia zibilen iruzurra
Enekoitz Esnaola
Guardia zibilen aldizkariak –Mandok– Pastorkuaren publizitatea sartu du, Pastorkuak nahi gabe. Osasuna eta Kontsumoaren izenean deitu zien. Euskal Herrian beste 85 kasu gertatu berri dira.
|
|
Goian, Mando aldizkaria. Behekaldean, 158. orrialdeko publizitatea, eta kobratutakoa.
|
|
|
|
Zur eta lur geratu ziren Pastorkua tabernakoak Durangoko batek telefonoz deitu zienean. «Hark esan zidan ea ba al nuen Mando aldizkaria, guardia zibilek ateratzen dutena. Nik baietz, baina pixka bat lehenago bota nuela zakarrontzira. Hark hartzeko, jasotzeko, geure publizitatea agertzen zelako. ‘Gure publizitatea guardia zibilen aldizkarian?’, bota nion nik. Baietz esan zidan, eta begiratzeko 158. orrialdea. Hala behintzat, hartu nuen aldizkaria, zabaldu 158. orrialdea eta hantxe, hantxe Pastorkuaren publizitatea. Nire amorrazioa!». Halaxe kontatu zion lehengo astean Uztarriari Pastorkuako Inaxiok. «Guri Osasuna eta Kontsumokoen izenean deitu ziguten, ea publizitatea sartu nahi genuen, eta guk, beno, baietz. Gero Mando hau iritsi zitzaidan, eta ez nekien zergatik. Deskuidatu egin zirelakoan nengoen, eta ezta begiratu ere. Durangoko hark deitu zidan arte».
- 600 pezeta kobratu zizkioten Paskorkuari, «baina segituan joan ginen banketxera, eta dirua behintzat bueltatu digute. Amorratuta gaude, hala ere. Guardia zibilei publizitatea egin? Horixe bakarrik falta zitzaigun».
Euskal Herrian beste 85 kasu daude, eta haiek ere engainatuak izan dira. «Neuk Gipuzkoakoei deitu diet, eta ezustean harrapatu ditut, inork ez zekielako ezer», dio Pastorkuakoak. Madrilgo Gabinete de Gestión y Prensa, 2.000 S.L. da Mando-ko publizitatea kudeatzen duena.
|