|
|
|
Euskara
: Hilaren 19an egingo da, Azpeitian, AEK-k eta EHEk antolatuta
Izan euskaldun, bizi euskaraz
J. Aranburu
Azpeitiko AEK-k eta EHEk Euskararen Eguna antolatu dute. Hilaren 19an izango da. Losintxa Lehiaketa izango da besteak beste, eta partehartze handia espero dute.
|
|
AEKren Mikelats euskaltegia.
(J. Alberdi)
|
|
Hilaren19an Euskararen Eguna egingo da Azpeitian. Antolatzaileek (Azpeitiko AEK eta Euskal Herriaren Euskaraz-ek) adierazi dutenez, helburua «euskararen aldeko kontzientziazioa eta, batez ere, ofizialtasunaren aldeko mezua festa giroan zabaltzea da». Larunbat horretan herrian barrikotea egingo da, eta tabernarien laguntzarekin rock kontzertua izango da plazan.
Aurten ere Losintxa Lehiaketa antolatu dute. Otsailaren erdialdera bitartean jasoko dituzte partehartzaileen losintxak, eta irabazlea Euskararen Eguneko barrikotean sarituko dute.
Duela bi urteko Losintxa Lehiaketan izan zen «partehartze handia» azpimarratu dute antolatzaileek. Ordea, aurten marka guztiak hautsi nahi dituzte, eta ikastetxeen laguntza baliatuko dute, ikasleek parte har dezaten bultzatuz. Orain bi urte Ekain Urrestillak irabazi zuen, honoko losintxarekin: «Zure arrain sarera erori nintzenetik konturatu naiz zein ederra den itsasotik at arnas gabe bizitzea».
|