|
|
|
Sansebastianak: danborrada
: 1958. urtetik etenik gabe izan da danborrada herrian
Danbor hotsak
Iban Arregi
Urtero moduan, San Sebastian bezperan eta egunean (hilaren 19an eta 20an) danbor hotsak izango dira nagusi herrian. Donostiako bi apaizek ekarri zuten danborradaren ohitura gure artera. 1958. urtetik etenik gabe izan da; lehenengo hartan bi talde atera ziren.
|
|
Helduen danborrada, plazan, San Sebastian bezperan. Gaueko hamabietan joko dute sansebastian martxa.
(Argazki Elkartea)
|
|
Don Cecilio eta Don Baltazar apaizek ekarri zuten danborrada Azpeitira. Eta 1958tik aurrera etenik gabe ospatzen da San Sebastian bezperan. Urte hartan Oargi eta Inpernue elkarteek hartu zuten parte. Bizpahiru urtera, helduena egiten hasi ziren. Danborrada egin aurretik, herrian sansebastianak ospatzen ziren. Bezperan pasakalea egiten zen, eta horren ondotik ezer ez. Elkarteetan afariak egiteko ohitura hori ere geroagokoa da. San Sebastian egunean, bestalde, prozesioa ere egiten zen 1958. urtea baino lehenagotik.
Aurten ere, beste urte batez, Azpeitiko kaleak danbor hotsek hartuko dituzte bezperan, hilaren 19an, 22:00etatik aurrera, eta, urtero moduan, gaueko hamabietan sansebastian martxa joko dute plaza nagusian. Festekin jarraitzeko, San Sebastian egunean bertan sokamuturra izango dugu protagonista beste behin, baita umeen danborrada ere. 20an gauez amaituko dira festak.
|