Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Baraualdia »  Eskakizunak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Presoak : Kolektiboaren agiria

Preso politikoen eskakizunak

Udaletxean izara
Udaletxean izara.  Udaletxeko balkoitik zintzilik Euskal Presoak Euskal Herrira zioen izara bat egon da, udaleko alderdi politikoen baimenez. AABko kideen arabera, eskaera hori aspaldikoa da, eta helburua da beti hor egotea. 

Honokoak dira Preso Politikoen Kolektiboak azaroaren 1ean gose greba mugagabeari ekitean egin zituen eskariak –agiriaren zati bat da–:

  1. Lehenik eta behin, euskal preso guztiak kalean izatea, euskal nazio eraikuntzan euskal gizarte osoarekin batera parte hartu ahal izateko eskubide osoa daukagulako.
  2. Bien bitartean, gure giza eskubideak errespetatuak izan daitezen:

– Sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriko kartzelatara eraman gaitzatela.

– Gure militantzia politikoak eskatzen duen heineko tratua eman diezagutela, preso politikoen estatusa aplikatuz.

– Kartzelak edota bestelako arrazoiek eraginda gaixorik dauden burkideak kaleratuak izan daitezela.

– Entrega eta estradizioen amaitzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak