|
|
|
Laburrak
: Erretratutan
Lakrikun, Topaketetan irabazleen artean
Oraindik orain bukatu dita Euskadiko XVII. Euskal Antzerki Topaketak, Azpeitiko Udalak antolatuta, eta aurten ere Lakrikun herriko taldeak saria irabazi du; amateur mailan hain zuzen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin obrarekin. Hika-k irabazi du profesional mailakoa. Irrati Lehiaketan, DBH 1. zikloko saria Urola Ikastolako talde batek jaso du, eta 2. ziklokoa Xabier Munibekoak. Euskal Antzerki Bultzatzaile Saria, berriz, Lucas Dorronsorok. Goiko argazkian, irabazleak saria jasotzen, udaletxean, Santo Tomas egunean. Aldamenekoan, Lakrikun taldea, Zelaitxo antzokian, obra eskaini zuenean, abenduaren 18an.
|