Laburrak
: Erretratutan
Kiroldegia goizez itxita asteartetik ostirala arte
Azpeitiko Udal Patronatoak polemikoa izan daitekeen erabaki bat hartu du: hemendik aurrera Udal Kiroldegia asteartetik ostirala arte (biak barne) goizetan itxita egongo da; 15:00etatik 21:00ak arte egongo da irekita orduan (beste ordutegiak 31. orrialdean). Igerilekuan ere bada aldaketa nabarmen bat: asteartetik ostirala arte irekita egongo da 7:00etatik 21:00ak arte. Patronatoak esan duenez, «jendeak eskatuta» egin ditu aldaketa hauek.
|