Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Iritziak »  Imanol Eliasi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Imanol Eliasi, errekonozimenduz eta esker onez

José Ignacio Alberdi Egaña

Uztarria herri aldizkariko arduradunek Imanol Eliasi buruzko kolaborazio lerro batzuk eskatu dizkidate, haren Azkoitia historian zehar eta Azpeitia historian zehar ikerketa liburuek gure herrientzat suposatzen duten kultur aberastasunari buruz balorazioa egin dezadan.

Ohore handia da niretzat Imanolen jarduera ikertzailea errekonozitzeko jendaurrean adierazteko aukera izatea, eta are gehiago oraindik haren lanek, orain bezala, gure bi herri maiteen (Azkoitiaren eta Azpeitiaren) historia hobeto ezagutzeko aukera ematen digutenean.

Errekonozimendua

Errekonozimendua, horrenbeste ordu eta egun Azkoitiko eta Azpeitiko artxibategi munizipaletan sartuta egon ondoren, pazientzia eredugarriz gure herrien iraganaren konturik esanguratsuenak jasotzen joan delako, bi liburu dokumentatu eta ederretan islatuz; biharko egunean ikertzaileren batzuek gure historiaren aztarnetan sakontzea erabakitzen badute, nahitaezko erreferentziak dira bi liburu haiek.

Gure herri bakoitzari dedikatutako hiru urte baino gehiago izan dira, herri bakoitzeko ikerketan zazpina mila orrialde bilduz; lan hori bokazio eta konstantzia duten lagunentzako erreserbatua dago, Imanol bezalako zortea dutenentzako; gure herrien historiekiko maitasun berezia eta identifikazioa du hark.

Ikertzeko afizioa dauka Imanolek, eta orain afizio hori ezin ordainduriko zerbitzuan bihurtu du. Gure artxibategietan gizaldi eta gizaldietan isiltasunean ia lo zeuden orrialde zaharrak esnatu ditu, errespetuz, eta haietako mamirik esanguratsuena helarazi digu, eta, hori guztia, hura beti bereiztu izan den bezala, sinpletasunez eta txukuntasunez azalduz, testuak leialtasun osoz berridatziz...

Lan isil, serio eta ondo egituratutako baten fruitua da. Gure historiaren sustraien etengabeko bilaketa da jarduera hori, eta, dudarik gabe, gero eta estimatuagoa izango da; izan ere, gure herrien zati garrantzitsu bat osatzen dute eta haien ezagutza hobe baterako balore handiko ekarpen bat da.

Zorioneko daude Azkoitia eta Azpeitia, berriro baitiot beren historiak hobeto ezagutzeko balio dutelako bi liburu hauen argitarapenek. Eduki aldetik antzera banatuta daude bi liburuak, baina, hori bai, herri bakoitzak betidanik izan du bere historia berezia eta liburu horietan azaltzen eta islatzen da hori.

Geure eta herriko liburutegiak aberasten dituzte liburuok, baita ikastetxeetakoak ere... Baina, batik bat, betiere behar duten interes eta pazientziaz irakurtzen badira, geure erroekiko sentiberagoak bihurtzen gaituzte, herrikosemeagoak, ahaztu gabe salbuespenik gabe gizaki eta herri solidarioak, denei irekiak garela.

Espero dugu argitalpen hauen bitartez geure Iraugi Bailarari buruzko ikerketak bideratuko direla.

Esker ona

Esker ona, inork ez gintuelako, orain arte behintzat, haren bezalako dedikazio, sakontasun eta azertuarekin, geure herrien historietara hain modu osoan gerturatu.

Azkoitiko eta Azpeitiko udalei ere luzatzen dizkiet nire esker ona eta zorionak, baita bi liburu ederrok argia ikus dezaten posible egin dutenei ere. Aukeraz baliatuz, aipatutako bi udalei, proposamen gisa, beren artxibategi munizipaletan Imanol Eliasi eskainiriko errekonozimendu eta esker on plaka bana jar dezaten iradokitzen diet, hark egin duen ikerketa eta dibulgazio lan garrantzitsuagatik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak