Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Iritziak »  %0,7

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

%0,7 delakoa noiz?

Jabier Altuna

Badira herrian izugarrizko lana egiten ari diren pertsonak, nahiz eta beraien zirkulotik kanpo oso ezagunak ez izan. Orduak sartzen dituzte atez ate, karreraz karrera, bileraz bilera lanean, beraien konpromisoa zabaltzeko asmotan. Pertsona hauek dira benetan herriarengatik lan egiten dutenak.

Behar bada ez dira egiten ari diren lanaren garrantziaren jabe. Egun hauetan, atzeratuta dauden herrien alde ari dira, eta hirugarren munduan ekoizten diren produktu batzuk erosteko aukera eman digute. Atzeratutako herri hautako nekazari eta langileekin komertzio harreman justuak bultzatzeaz gain, beste helburu bat ere badaukate: firmak jasotzen ari dira Azpeitiko Udalari eskaera bat egiteko: hain famatua den %0,7 hori eskatzen dute, hain beharrezko eta legezkoa den laguntza. Ezinbestekoa iruditzen zait udalak laguntza hori onartzea. Eta ez zait oso lan zaila iruditzen aurrekontuetatik %0,7 hori lortzea.

Udalaren aurrekontuak gehiegi aldatu gabe, luxuzko gastuak iruditzen zaizkidan arlo hauetatik atera daitekeela dirua esango nuke:

– Saninazioetako programak zenbat diru kostatzen dira? Munduan ez dago halako programarik ateratzen duen herririk.

– Festetan ere, ez dakit zenbat kobratzen duen ez dakit zer talde ekarri beharrean, gutxiago kobratzen dutenak ekarriko nituzke.

Baina beldur naiz, azpeitiarrok garen bezalakoak izanda, jende asko ez dela ados egongo proposamen hauekin edo antzekoekin. Hau izango litzateke kezkagarria: luxuzko gastu hauek murrizteko dispuesto ez egotea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak