Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Iritziak »  «Neskatxa...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

«Neskatxa artean nazkatuta...»

Alaitz Olaizola

Urriko azken asteko igandean kafetxo bat hartzera sartu ginen Bilboko Plaza Berrian gainezka zegoen kafetegi batean. Berrogeitabost urte inguru izango zituen emakume bat sartu zen kafetegi barrura eta atseginez agurtu gintuen; ezagutzen genuen elkar. Soinean zeraman jaka beltzean, pegata bat zeraman itsatsia: «Emakumeak edonon», zioen.

Aste osoa eraman nuen pegata horrekin buruan, eta oraindik ere hartaz gogoratzen naiz; eta egunetik egunera geroz eta aluzinatuagoa nagoela aitortu beharrean nago. Oraindik orain «emakumeak edonon» bezalako aldarrikapenak egiten ibili beharra gero... ikaragarria!

Gizona denez geroztik, bada emakumea, edo, alderantziz, emakumea denez geroztik da gizona?

Emakumeak gogoan ez dituen gizarte bateko partaide garela banekien; egur lantoki batera lan eske joan eta nobioa bidaltzeko ere esana zidaten... baina ez nekien kaleetan barrena ibiltzeko eskubidea ere ukatua genuenik emakumeok, edo eta horretarako bizkarzaina edo antzeko zerbait beharko genuenik.

  1. urtearen efektuarekin erotuak gabiltza den-denok, eta gizakia denez geroztiko arazoa konpontzeko oraindik...

«Neskatxa artean nazkatuta baino, mendian bakarrik hobe», dio esaerak. Noren zain hago ba? Segi iezaiok, berandutu baino lehen!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak