Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Xabier Alberdi

“Ez nauk damutzen Sabadellea jutiez; pare bat urtien segiuko nikek”

Enekoitz Esnaola

...eo Beltza, jendie ezizenez errexo ezautzen deula-ta. Futbolistie da, eta Sabadell talde ezagunien dabil. Han Indio, Txabi, Alberdi eta Beltxa’re hotseiten diyobe.

 

Azpeitiye hain mattie izende, nolatan jun hitzean Sabadelleaño?

Ni Realien natxaoan, Sansen, baño Realak esan zitean urtebeteako utzite juteko aukerie naukeala, ta hasieran dudek izen nitxian, baño Sanseko lagun batzuek konbentziu natxikaben harea juteko.

Ta?

Ez nauk damutzen harea jutiez.

Zeñekin bizi haiz Sabadellen?

Ekipoko lau lagun gatxarek pisu batien, ta hiru euskaldunek gaituk; ekipuen beste sei zaudek. Haien artien bi ezagun: Lakabeg ta Loinaz. Ta badakik, euskaldunek onduen izenda, hobeto.

Ba al haukean etxetik kanpoko esperientzirik lenuo?

Ez. Baño moldatzen gaituk. Etxetik kanpoa bazkaltzen ta afaltzen diau birek, Sabadellek pagaute, beti dieta baten barruen.

**Ondo, hi. Ekipuen’e bai?**

Oso ondo, oin arte partidu danak jokau ditxiat.

Klub ezagune dek.

Bigarren B-n ziok, baño azpiegituraz-da klub haundiyoue dek, Primeran egondakue dalako ez oin asko. 135 milloiko aurrekontue zaukek. Han profesionalo dek fuola.

Zenbat lagun juten dituk zuen partiduek ikustea?

Hiru mille lagun normalien.

Zer dek, afiziyo sutsue?

Bueno... Asko bizi dik jendiek fuola. Tabernatan-da Sadabell dek han hizpide. Elastikue sentiu ein ber dala-ta esaten ziutek.

Presiyue orduen?

Iluntzetan kalea ertendakuen kontrolau eiten haue forofuek. Baño ondo betire.

Ta ondo irabazten al da?

Ez nauk kejatzen.

Katalanak agindutakue ordainduko diabe, ez?

Bai, bai. Xuxenak dituk; dana egunien.

Zenbat aldiz etorri haiz honea.

Saninaziyuez geroztik, hau dek lehenengo aldiye motel!

Zer ba, gogoik ez eo? Herriminik ez Beltza?!

Beti partiduek, motel. Baño, bueno, kuadrilekuek jun izen dituk harea batzuten, ta neskie’re jun izan zitek dexente. Pisuko bestien lagunek-da juten dituk baitare, pile bat. Uste diat lau hilebetien bi aste bukaeratan-eo egon geala geu bakarrik pisuen. Han ziok mogimentue!

Sabadell herriye bea ze mouzkue?

Berri xamarra dek. Erdi aldien bizi gaituk. Hasieran euki gitxian problema batzuk trafikuekin, baita azidente txiki-txiki bat izen’e, kale ixtuek zeukek-da oso.

Han segitzeko asmoik bai?

Han eo beste tokin batien segiuko nikek beste pare bat urtien.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak