|
|
|
Azpeitiko Lizarra-Garazi Taldeak herri osoari
Azpeitiko Lizarra-Garazi Taldea
Gogorazi nahi dizuegu hartutako konpromisoa berresten dugula.
- Euskal Herriko gatazkak, politikoa izanik, konponbide politikoa behar du izan.
- Gatazka ulertzeko era ezberdinak izan arren, bere oinarria lurraldetasuna, burujabetasuna eta erabakien sujetua Euskal Herria dela onartzean datza.
- Gatazkari konponbidea bilatzeko, elkarrizketa eta negoziazio prozesua ireki behar da.
- Elkarrizketari ekiteko ezin da inolako aurrebaldintzarik jarri, ezta inor baztertu ere.
- Elkarrizketa eta negoziazioaren erabaki faseak, gatazka honen bortxazko adierazpen guztien amaiera ekarri behar du.
- Konponbideak ez du inolako inposaketarik suposatu behar inorentzat, eta proiektu guztiek betetzeko aukera berdinak eduki behar dituzte.
- Azken hitza Euskal Herriak izan behar du; frantziar eta espainiar estatuek erabaki hori errespetatu egin behar dute. Prozesuaren muga bakarra Euskal Herriaren borondatea dugu.
- Konponbidea edota erabakia ez da izango marko itxi bat; guztientzat aukera berriak irekiak geldituko dira.
|