Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urtarrila »  Gutunak » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko Lizarra-Garazi Taldeak herri osoari

Azpeitiko Lizarra-Garazi Taldea

Gogorazi nahi dizuegu hartutako konpromisoa berresten dugula.

  1. Euskal Herriko gatazkak, politikoa izanik, konponbide politikoa behar du izan.
  2. Gatazka ulertzeko era ezberdinak izan arren, bere oinarria lurraldetasuna, burujabetasuna eta erabakien sujetua Euskal Herria dela onartzean datza.
  3. Gatazkari konponbidea bilatzeko, elkarrizketa eta negoziazio prozesua ireki behar da.
  4. Elkarrizketari ekiteko ezin da inolako aurrebaldintzarik jarri, ezta inor baztertu ere.
  5. Elkarrizketa eta negoziazioaren erabaki faseak, gatazka honen bortxazko adierazpen guztien amaiera ekarri behar du.
  6. Konponbideak ez du inolako inposaketarik suposatu behar inorentzat, eta proiektu guztiek betetzeko aukera berdinak eduki behar dituzte.
  7. Azken hitza Euskal Herriak izan behar du; frantziar eta espainiar estatuek erabaki hori errespetatu egin behar dute. Prozesuaren muga bakarra Euskal Herriaren borondatea dugu.
  8. Konponbidea edota erabakia ez da izango marko itxi bat; guztientzat aukera berriak irekiak geldituko dira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak