|
|
|
Gutunak
Kiroldegia goizez itxita
Miren L. Agirre
Ederra egin dute: hemendik aurrera asteartetik ostirala arte kiroldegia goizez itxita egongo da. «Jendeak eskatuta» hartu omen dute erabakia. Eta guk sinetsi.
Barkatu, baina hori ez da herriaren zerbitzura egotea. Izan ere, kiroldegira goizez soilik joateko modua dutenei (ez naiz ni haietakoa) orain esango zaie joateko igerilekura, irekita egongo dela-eta goizetik gauera arte, baina haiek aterpean saskibaloian jokatzeko gogoa badute, zer? Eta pesak egin nahi badituzte, zergatik egin behar dira igerilekuan, gehiago ordainduz, bazkide berezi? Edo aterpean natual lasterka egin nahi badute, zer? Edo porterira jaurtiketak egitea nahi badute, zer?
|