|
|
|
Udala: EAJ-EA akordioa
: Asmoak
Merkataritza-Turismoa
Javier Iraeta (EAJ)
Batzorde hau ere berria da, eta Javier Iraeta zinegotzia izango da arduraduna.
Helburuak:
- Herriko merkataritza sektorearen dinaminazioa eta egokitzea bultzatu eta babestu.
- Merkataritzaren zuzpertze plan bat garatu eta bultzatu.
- Sektoreko elkarteekin harreman instituzionalak finkatu eta sustatu.
- Sektoreari lagungarri izan daitezkeen hobekuntza urbanistikoak bultzatu.
- Laguntza instituzionalak eskuratu ahal izateko lagungarri izango den zerbitzu bat eskaini.
- Merkataritza, Turismoaren garapenarekin lotu.
- Herriko turismoa sustatzeko egitarau bat landu eta garatu.
- Turismo historiko monumentala, baserri turismoa eta ingurugiro turismoa bultzatu.
- Loiolako Basilikaren erakarpen turistikoa aprobetxatu.
- Beste zenbait kultur eta turismo ekipamenduren sorrera bultzatu.
|